Uste duenak Estatu Espainiarreko lurralde aldarrikapenei jaramon egingo dien konstituzio erreforma bat emango dela desilusio bat biziko du laster. Iragarpen ilun hori, baina, Kongresuan gehiengoa dutenen borondate politiko faltaren ondorioa da. Ez dago borondaterik aurre egiteko Katalunian agerikoa bihurtu eta Euskadin Nafarroan baino lehen loratu ahalko litzatekeen errealitate ukaezinari.
Beldur eszeniko hori hobeto ulertu daiteke PP edo Ciudadanos bezalako alderdiek Konstituzioa erkidegoen gaur egungo egiturari begira aldatzeari dioten beldurra kontuan hartuta, procésaren desafioaren aurrean ahulgune gisa ikusi daitekeelakoan.
Baina askoz posibleagoa da duela 40 urte sortutako araudi horrekiko immobilismoaren atzean berzentralizazio prozesu bat egiteko asmoa egotea, neurrigabeko nazionalismo espainiar batez lagundurik. Testuinguru horretan ez du tokirik plurinazionalitatearen gaineko eztabaidak ez eta, noski, erabakitzeko eskubidearenak.
Horregatik, posiblea da konstituzioa erreformatzeko behar sumindu hau gaur egungo finantziazio autonomikoaren gaurkotze sinple batera mugatzea. Alderdi nagusiak ardurati ekingo liokete lan horri, badakitelako modu horretan erkidegoetan egiten duten gobernu-lanak errentagarri bihurtuko lituzketela.