IRITZIA

Eskumenak bai, baina zertarako?

Erabiltzailearen aurpegia Juan Carlos Ruiz

Juan Carlos Ruizek desadostasuna adierazi du udal, aldundien eta Eusko Jaurlaritzako politikekin. / Aiaraldea.eus

Azkenengo hamarkadetan, Euskadin gure komunitate politiko eta instituzionalizatua, bere eskumenak zabaltzen eta sakontzen joan da etenik gabe. Zertan nabaritu dugu hiritar arruntak prozesu guzti hori, saiatuko naiz aztertzen, ahal den neurrian.

Lehenengo eta printzipio oinarrizko bezala, niri eta askorentzat, hauek izan beharko litzateke helburuak eta jomugak: Gizartearen ongizatea bultzatu. Hezkuntzaren maila igo. Segurtasuna bermatuz, delinkuentzia jaisten. Osakidetzaren funtzionamendua eraginkorragoaren bitartez, pertsonen osasuna hobetu. Azpiegiturak eraiki eta daudenak mantendu.

Herritaren multzo haundi baten zalantza izaten da, boterea maila desberdinetan eduki dutenak (Udaletan, Aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan), gure komunitatean, alderdi abertzaleak izan dira. Zeintzuk izan dira bere helburuak, lehenago aipatutakoak edo bere alderdien intereseren arabera jarri dute “Eraikuntza Nazionala” zeregin nagusi bezala.

Bagoaz arloz arlo azterketa bat eginez nahiz eta gainetik izan, artikuluxka honetan ezin da sakontzen behar den bezala.

Hezkuntza alorretik hasten, ni maisu ohia izanik, 40 urte Hezkuntza Publikoan lan egiten eta hiru Lurraldeetan (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban) ibilia, nahiko eskarmentua ematen dit alor hau nahiko ondo ezagutzeko.

“Pisako” emaitza kaskarrak edo negargarriak direla eta, mundu guztia ibili da eta batez ere komunikabideetan, beren iritzia ematen, eta arrazoiak bilatzen. Faktore desberdinak aipatzen, errudun bezala. Egia da faktore anitzak sartzen direla, baina nik hemen, bi aipatuko nituzke, eta bi hauek “TABU” izaten dira gure artean.

Lehenengo faktorea: irakaslearen autoritatearen falta

Lehenengoa, irakaslearen autoritatearen falta eskola barruan. Autoritatea balore bezala maldan behera dago gure gizartean eta hori nabaritzen da Hezkuntzan. Balore hori lotu izan da diktadurarekin eta guztiz kontrakoa da. Balore hori gabe ez dago kalitatezko hezkuntzarik. Irakaslearen autoritatearen kontra indar desberdinak eragiten dira. Hezkuntza Sailak ez dauka konfidantzarik irakasleengan, eta zama burokratiko pila bat botatzen du bere bizkarrean, inolako eraginik gabe ikasgela barruan eragiten. 

Guraso askok arazo pedagogikoetan sartzen dira askotan, maisu eta andereñoen iritzien kontra. Guzti horren aurrean irakaslea isolaturik eta defentsarik gabe ikusten du bere burua, eta horrelako baldintzapean eramaten du praktika pedagogikoa, askotan bere pentsamoldearen kontra. Praktika honetan adibide garbiena izaten da, nola ikasleek gainditzen dituzten mailak fundamenturik gabe. Unibertsitatera ailegatzen dira oinarrizko testuak interpretatzen jakin gabe.

Bigarren faktorea: “TABU”

Bigarren faktorea, eta hau benetako “TABU” izaten dela gure artean. Ama hizkuntzaren garrantzia praktika pedagogikoan inolako kasurik aurrera eramatea, batez ere irakurketa eta idazketa prozesuan Lehen Hezkuntzan.

O.N.U. beste erakunde baten erabakia jasotzen, U.N.E.S.C.Orena hain zuzen ere. Otsailak 21 nazioarteko eguna bihurtu da, ama hizkuntzaren garrantzia ospatzeko.

Badakit hezkuntzan erabakien ondorioak ez direla berehalakoak, eta aldaketak pausoz pauso izan behar direla. Ni hemen aldaketa posible bat ausartuko nintzateke egitera, Lehen Hezkuntzan eta lehenengo mailatik gure bi hizkuntzak ofizialak bai euskera eta baita gaztelania presenteak egotea. Nire proposamena alferrikakoa izango dela epe laburrean ia zihur nago, baina norbait ausartu egin behar dela zentzuzko biderik aurkeztera.

Osasungintza

Osasunean, Osakidetzaren profesionalak bai medikuak eta erizainak, langile bikainak, bokazio handiko pertsonak, baina sistemaren egoera tamalgarria. Adibide batekin ikusten da dena. Nire lagun bati belaunen, premiazko ebakuntza bat egiteko, bi urte ta erdi itxaron egin behar izan du.

Segurtasuna

Segurtasunaren alorreko egoera, galdera batekin bukatzen dut. Euskadin badago pertsonaren batek ausartuko luke adieraztera, gure artean segurtasuna hobetu egin dela. Eta aldez aurretik, badoa nire errekonozimendu osoa Ertzantzari, baina legeak egiten dira delinkuentearen alde eta segurtasunaren kontra, eta horrelako baldintzapean lan egin behar dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide