Pobrezia larria %48an hazi da Aiarako biztanleen artean

 2012ko Pobrezia eta Desberdintasun Sozialen Inkestak, Gasteizko Gobernuak egiten duena, 2008tik, aurreko inkesta egin zen urtea, Aiarako biztanleen artean pobrezia larriak %48an gora egin duela zehazten du. 2.835 pertsonei eragiten die. Hala ere, inkestak, publikoki aurkeztu ez dena, ez du eskualdeko datu zehatzik eskaintzen.

 2012ko Pobrezia eta Desberdintasun Sozialen Inkestak, Gasteizko Gobernuak egiten duena, 2008tik, aurreko inkesta egin zen urtea, Aiarako biztanleen artean pobrezia larriak %48an gora egin duela zehazten du. 2.835 pertsonei eragiten die. Hala ere, inkestak, publikoki aurkeztu ez dena, ez du eskualdeko datu zehatzik eskaintzen.

 Beroren emaitzek mantenu pobreziak, hau da, epe laburrean, elikadura, etxebizitza, jantzi eta oinetakoen gastuekin erlazionaturiko funtsezko beharren asetzeari aurre egiteko errekurtso ekonomikoen eskasia egoerari erreferentzia egiten diona, biztanleriaren %4,3ari eragitetik %6,4ari eragitera pasa dela konfirmatzen dute. Aiaran pobrezia faktore honen hazkuntza Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeen artean altuenetarikoa da. Hala ere, inkesta berberaren arabera, pobrezia erreala, denbora tarte berdinean, hamarren batetan jaitsi dela nabarmentzen da, biztanleriaren %2,3tik %2,2ra hain zuzen ere.

 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Europar Batasuneko eskualde aberatsenen artean aurkitzen dira.Alta, pobrezia arriskua duten etxeetan bizi diren pertsonen zenbatekoa %77,9an hazi da 2008tik. 2012an 157.686 dira funtsezko beharrak asetzeko diru sarrera nahikoak ez dituzten pertsonak. Alegia, biztanleriaren %7,3a. Azken 25 urteetako zifrarik handiena da.

 Emaitzek emandako beste datu esanguratsu bat elikadura arazo latzak dituzten etxeetan bizi diren pertsonak 100.000tik gora direla erakusten duena da, eta 46.122 pertsona gosea sentitu den etxeetan bizi izan direla konfirmatzen du, 2008tik %116,8ko hazkuntzarekin. Eta, azkenik, independizatzeko nahia duten 100.000 pertsonek, baliabide ekonomikoen faltagatik, ezin dute egin. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide