Urte batean langabeziak %16,36 egin du gora, 2787 guztira dira langabeak dagoeneko. Arakaldo da langabezia gehien hazi den herria (%200) eta nahiz eta langabeen kopurua txikia izan, pasa den urteko azaroan 3 langabe ziren, aurten, ordea, 9 dira. Aiaran da, bestalde, langabeen kopurua gehien handitu den lekua, %22,31, bere atzetik Urduña agertzen da (%20,07). Laudion 1081 langabe edukitzetik 1277 edukitzera pasa da gaur egungo egoera, hau da, %18,13ko gorakada jasan du herriak. Arrankudiaga eta Amurrio jarraitzen dute esparru honetan %17,77 eta %16,36ko langabeziaren hazkundearekin bakoitza. Guzti hau Lanbide eta Estatu-mailako Enplegu Zerbitzuaren arabera.
Aiaraldeko desenplegu tasa Arabakoa eta Hego Euskal Herrikoa baino handiagoa da. Gainera, enpresarien datuek diote 2012an enpleguaren txikizio joera ezkorragoa dela. Modu honetan, Aiarako desenplegu tasa ofiziala %9,9ra heltzen da, Amurriokoa %14,2ra, Artziniegakoa %14,4ra, Laudiokoa %15,5era, Okondokoa %9,0ra, Arakaldokoa %10,5era, Arrankudiagakoa %12,2ra eta Urduñakoa %14,6ra. Hala ere, Aiaraldean eman diren zenbakiak urrun daude oraindik Sestao (%22,5), Altsasu (%20,5), Itsasondo (%17,9) eta Barakaldotik (%17,9), non Hego Euskal Herriko langabezi gehien dagoen lekuak diren.
Bestalde, urtarrilatik azaroak arte 15.941 kontratu sinatu dira, horien artean 595 bakarrik izan dira iraunkorrak, hau da %4. Horrek esan nahi du enpleguaren behin-behinekotasuna %96,27 dela. Urduñan eta Orozkon aurten ez da kontratu iraunkorrik sinatu, beraz, %99,16 eta %98,34ko enpleguaren behin-behinekotasuna tasak dituzte herri hauek. Amurrion %96,62ra heltzen da tasa hau eta Laudion %95,51ra.
Abenduko datuak jakin gabe, esan dezakegu desenplegua eta kontratu prekarietatea gehien pairatu dituzten eskualdeen artean dagoela Aiaraldea. Gainera, egindako hiru kontratuetatik, bakarra sinatu dute emakumeak.