Aiaraldean, gazteek sinatutako kontratuen artean %3 soilik izan dira finkoak

25 urte bitarteko gazteei egiten zaizkien 100 kontratuetatik 3 soilik dira mugagabeak. Horrek esan nahi du, bada, lan-kontratu guztiak kontuan hartuta, Aiaraldean sinatzen diren hamar kontratu finkoetatik bat soilik eragiten diela 25 urte bitarteko gazteei. Halaber, kontratuen % 34,01 soilik sinatu da emakumeekin. Bestalde, lan-kontratuen iraupenaren batez bestekoa 45 egunekoa izan da, aldi baterako kontratuen kopurua oso handia den seinale.

25 urte bitarteko gazteei egiten zaizkien 100 kontratuetatik 3 soilik dira mugagabeak. Horrek esan nahi du, bada, lan-kontratu guztiak kontuan hartuta, Aiaraldean sinatzen diren hamar kontratu finkoetatik bat soilik eragiten diela 25 urte bitarteko gazteei. Halaber, kontratuen % 34,01 soilik sinatu da emakumeekin. Bestalde, lan-kontratuen iraupenaren batez bestekoa 45 egunekoa izan da, aldi baterako kontratuen kopurua oso handia den seinale.

Laburbilduz, lan-prekarietate hazi egin da Aiaraldean 2011ko urtarrila eta urria artean. Lanbidek eta Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) emandako datuen arabera, guztira, 14.372 lan-kontratu sinatu dira, baina, horietatik % 96,10 aldi baterako izan dira. Zifra horrek, beraz, Arabako (% 94,26) eta Hego Euskal Herriko (% 96,02) tasa gainditzen du. Iaz, esaterako, 17.491 lan-kontratu izapidetu ziren, eta tenporalitate-tasa % 95 pasatxo izan zen.

Adin-taldeei dagokienez, kontratuen % 46,06 sinatu dira 30 eta 44 urte arteko langileekin eta kontratuen % 22,93, berriz, 25 eta 29 urte arteko langileekin. Aitzitik, 24 urte bitarteko gazteekin sinatutako kontratuak % 15,75ra murriztu dira. Dena den, kontratu gutxien sinatu dituztenak 45 urtetik gorako langileak izan dira: zehazki, % 15,24. 

Hego Euskal Herrian prekarietaterik handiena duen eskualdeetako bat da Aiaraldea. Datu ofizialen arabera, prekarietatea handiagoa da Urduñan; izan ere, bertan egin diren kontratuen %99,15 aldi baterako izan dira. Jarraian, Orozko (%98,19), Amurrio (%96,26) eta Laudio (%95,43) ditugu. Arrankudiagan, aldiz, tenporalitatea % 90,81ekoa izan da. 

Aiaraldea

Kontratazioen bilakaera 2011ko urtarrila eta urria artean

 

GUZTIRA

EMAKUMEEN KONTRATUAK

KONTRATU MUGAGABEAK

ALDI BATERAKO KONTRATUAK

%-tan

AIARA

696

150

38

94,54

AMURRIO

4.148

762

155

96,26

ARAKALDO

35

16

2

94,28

ARRANKUDIAGA

294

87

27

90,81

ARTZINIEGA

190

99

15

92,10

LAUDIO

5.921

1.742

270

95,43

OKONDO

357

192

15

95,79

OROZKO

1.552

991

28

98,19

URDUÑA

1.179

850

10

99,15

GUZTIRA

14.372

4.889

560

96.10

Iturria: Lanbide, SEPE

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide