Langabeziak %15,21 egin du gora Aiaraldean urtebetean
2010eko eta 2011ko urria bitartean, langabeziak Aiaraldean %15,21 egin du gora, Araba eta Hego Euskal Herriko batez bestekotik gora. Dagoeneko 2.771 langabetu daude, duela urtebete baino 366 gehiago, Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Lanbideren datuen arabera. Gure eskualdeko langabezia-tasak, beraz, %14,19koa da, Arabak duen %13,04tik gora eta Hego Euskal Herriko %13,66tik gora.
Udalerrika, besteak beste, langabetuen gorakadarik handiena Arakaldon gertatu zen, bertan %133,3 egin baitzuen gora; ondoren Aiara dago, %21,55rekin; gero Amurrio, non %19,1 langabetuko gehiago dagoen; Urduñan, %18,4 gehiago; eta Laudion 14,39 gehiago. Soilik Arrankudiagan gertatu da langabetu-kopuruaren jaitsiera bat iazko urritik aurtengo urrira bitartean, %12,06ko jaitsiera hain zuzen ere.
Adin-taldeka: Aiaraldeko langabetuen hamarretatik batek 25 urte baino gutxiago du; lau langabetutik bat 25 eta 34 urte bitartekoa da; eta ia hiru langabetutik bat 35 eta 44 artean dago. Portzentajerik handiena, dena dela, 45 urtetik gorakoen taldean topatzen dugu, %38,5ekin, hau da, ia 100 langabetutik 40.
Langabeziak ez die neurri berean eragiten talde profesional guztiei. Izan ere, Aiaraldeko langabetuen %41,53 behargin ez kualifikatuak dira; %17,01 zerbitzuetako beharginak dira, eta %10 langabezian daude behargin kualifikatuak dira. Datu hauek erakusten dute langabetuen %0,38 baino ez direla zuzendaritza-taldeetako kideak.
Ez da ematen udalerrikako informazio xehaturik Aiaraldean prestaziorik kobratzen ez duten pertsonei buruz, baina Hego Euskal Herri osoan langabetuen %42,7 dira, eta kontuan izan behar da lan egiteko adinean dauden gazteen %30 inguru langabezian daudela.
2010eko eta 2011ko urria bitartean, langabeziak Aiaraldean %15,21 egin du gora, Araba eta Hego Euskal Herriko batez bestekotik gora. Dagoeneko 2.771 langabetu daude, duela urtebete baino 366 gehiago, Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Lanbideren datuen arabera. Gure eskualdeko langabezia-tasak, beraz, %14,19koa da, Arabak duen %13,04tik gora eta Hego Euskal Herriko %13,66tik gora.
Udalerrika, besteak beste, langabetuen gorakadarik handiena Arakaldon gertatu zen, bertan %133,3 egin baitzuen gora; ondoren Aiara dago, %21,55rekin; gero Amurrio, non %19,1 langabetuko gehiago dagoen; Urduñan, %18,4 gehiago; eta Laudion 14,39 gehiago. Soilik Arrankudiagan gertatu da langabetu-kopuruaren jaitsiera bat iazko urritik aurtengo urrira bitartean, %12,06ko jaitsiera hain zuzen ere. Adin-taldeka: Aiaraldeko langabetuen hamarretatik batek 25 urte baino gutxiago du; lau langabetutik bat 25 eta 34 urte bitartekoa da; eta ia hiru langabetutik bat 35 eta 44 artean dago. Portzentajerik handiena, dena dela, 45 urtetik gorakoen taldean topatzen dugu, %38,5ekin, hau da, ia 100 langabetutik 40.