2.214 etxebizitza huts daude Aiaraldean, horietako 1.000 etxebizitzatan ez da inor bizi

Etxebizitza bat eskuratzea gero eta zailagoa da. Ez bakarrik garestia delako, baizik eta krisi ekonomikoak langabeziak gora egitea eragin duelako. Gure eskualdean, Eustat institutuaren azken datu ofizialen arabera, 18.874 etxebizitza daude, eta horietatik 16.660 okupatuta daude. Baina, hala ere, 2.214 etxebizitza hutsik daude: 997tan ez da inor bizi, eta gainontzekoak denboraldi-etxebizitzak dira, Gasteizko gobernuak darabilen izendapena erabiliz.

Etxebizitza bat eskuratzea gero eta zailagoa da. Ez bakarrik garestia delako, baizik eta krisi ekonomikoak langabeziak gora egitea eragin duelako. Gure eskualdean, azken datu ofizialen arabera, 18.874 etxebizitza daude, eta horietatik 16.660 okupatuta daude. Baina, hala ere, 2.214 etxebizitza hutsik daude: 997tan ez da inor bizi, eta gainontzekoak denboraldi-etxebizitzak dira, Gasteizko gobernuak darabilen izendapena erabiliz.

Etxebizitzen prezioak oso altuak dira oraindik. Aditu batzuen aurreikuspenen arabera, 2015. urtera bitartean %15 eta %20 artean jaitsiko dira. Aurtengo bigarren hiruhilekoan, Araban, etxebizitza librearen batez besteko prezioa 294.000 eurokoa zen, eta babes ofizialeko etxebizitzarena, berriz, 116.800 eurokoa. Metro koadroaren prezioari dagokionez, 3.493 eurokoa da etxebizitza librearen kasuan, eta 1.503 eurokoa babes sozialeko etxebizitzetarako. Beste alde batetik, alokatzeko etxebizitzen hileko errenta, batez beste, 800 eurotik gorakoa da. 

Krisiaren eraginez, egikaritze hipotekarioen kopuruak gora egin du. Araba osoan, 2007tik 2011ko ekainera bitartean, 862 kaleratze gertatu dira. Kopuru oso horretatik, %12 gutxi gorabehera gure eskualdeari dagokio. Horrek esan gura du 100 kaleratze inguru gertatu direla Aiaraldean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide