80ko hamarkadan ezagutu nuen Jose Antonio Tuesta. Herri Batasunako zinegotzia izan zen eta LABen delegatua Aceros de Llodion. Beti nekaezina eta aparteko pertsona. Bere bizitzaren azken zatian amiantoaren aurkako borroka abiatu zuen. Plaka pleuralak zituen, bere heriotza eragin ahal izan duena. Fase honetan ASVIAMIE Aiaraldea bultzatu zuen. 2018ko azaroaren amaieran hasi ginen kaltetutako pertsonei modu zuzen edo ez-zuzenean laguntzeko.
Presentzia nabarmena izan du Tuestak ASVIAMIE Aiaraldean eta beti zabaldu du gune mediku zehatz bat -Amiantoaren Institutua- bat sortzearen aldarria. Berak ondo zekien zer zen amiantoarekin geratzen zena. Aceros de Llodion minbizia eragiten duen mineral horrekin egin zuen lan, eta baita beste substantzia batzuekin ere, eta kide ohiak ikusi zituen hiltzen.
Duela hiru aste ezka adierazi zuen Javier Zaballa plazako obretan -Zumalakarregi etorbidean- fibrozementuzko (amianto) hodi bat agerian geratu zelako. Alkatearengana joan zen Gardeako auzo batzarrean hartu zuen konpromisoa gogora ekartzeko (amiantoko materialak agertzen zirenean horiek kenduko zirela). Alkateordea ASVIAMIE AIARALDEArekin harremanetan jarriko zela erantzun ziotela esan zigun. Erantzuna edo kontaktua ez da iritsi, eta Tuesta kezkatua zegoen isiltasun horregatik.
Faltan botako zaitugu.