Esan nezake

Erabiltzailearen aurpegia Julen Arzuaga 2013ko aza. 18a, 08:04

Eskaini zidatenetik zutabe honetan parte hartzea kezka bat darabilt buruan. Zer esan nezake estreinaldi honetan?
Azal nezake zer sentitu nuen irailaren 30 hartan, Herriraren  kontrako operazioaz jakin nuenean. Plazaratu nitzake operatiboa salatzeko mota guztietako argudioak: arrazoi juridikoen falta, ezegokitasun politikoa, pertsona horiek egiten duten lanaren beharra…

Ausartu ahalko nintzateke salatzera, lege berberak Rodriguez Galindo jeneralari askatasuna ematen diola eta beste batzuei askatasuna ukatzen diela, “lege-inbutua” bailitzan.   Hipotesiak egin ahalko nituzke, Parot doktrinaz Europako Giza Eskubideen Tribunalak esango duenaren inguruan, eta esandakoaz Espainiar estatuak ulertuko duenaren inguruan. Hausnar nezake presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurri doilor horiek nola gainditu. Konta nezake zein jarrera itxiak topatu ditudan Legebiltzarrean, herri honetan Bake osoa eta Bizikidetza demokratikoa ezartzeko lanean. Aldarrika nezake proiektu guztiak berdintasun egoera batetik gauzatzeko eskubidea. Tesi egin nezake, ea politikak hori guztia laguntzeko eta bideratzeko balio duen edo, aitzitik, oztopatzeko eta arazoak usteltzeko balio duen.

Hori eta gehiago egin nezake. Baina lehenengo zutabe honetan, ariketa sinpleago baina bihotzekoago bat egitera noa: Espainian eta Frantzian sakabanatuak dauden Aiaraldeko presoei besarkada xume bat bidaliko diet.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide