Segurtasun Sailaren 2013ko datuen arabera Aiaraldea eskualde segurua da. 29,88 delitu gertatu dira 1000 biztanleko, Bilbon jasotzen diren 50,10 datutik oso urrun (altuen) eta Azkoitian (baxuen) egon diren 22,28tik gertuago.
Hiru probintzietatik polizi efektiboen tasa baxuena du km2ko (0,2 polizia) edota biztanleriarekin konparatua baxuenetakoa (3,2 polizia /1000 biz), Arabar Errioxak altuenetik urrun (7,3) eta Goierrik baxuenetik gertu (2,9). Guztira 138 polizia aktibo ditu, 104 ertzain, 34 udaltzain. Datu horietatik ondorioztatu daiteke polizia asko edukitzeak ez duela seguritate gehiago ekartzen. Prebentzioa, behar egoerak ekiditea… politika egokiagoak dira. Ertzaintza barruan aldaketa sakonak egin behar dira, iraganeko metodoak, formak, gertaera larriak ez errepikatzeko.
Hurbiltasuneko polizia Udaltzaingoa da eta hau sendotu behar da, horregatik Laudion esfortzuak egiten ari dira funtzioak egokitzeko, herritarrekiko harremana hobetzeko, metodologia parte-hartzaileen bitartez. Beste datu argigarri bat, Laudioko kuartelean akantonatua dagoen Guardia Zibilak ez du ekarpenik egiten seguritate hobetzean: presentzia badu, baina irrelebantzia operatibora kondenatua dago.
PPren gobernua Herri-Seguritasun legea, Segurtasun pribatuko legea, Kode Penala erreformatzen ari da, errepresioa areagotzeko. Fernández Díaz Ministroak esan du Guardia Zibila ez dela hemendik mugituko inolaz ere. Seguru zaude?