Hitzak soberan daude

Erabiltzailearen aurpegia Julen Arzuaga 2014ko eka. 14a, 07:39

Hogeita bost urte euskal presoen sakabanaketa martxan jarri zenetik. Eskubideen urraketa, osotasun fisikoa, psikologikoa, kolokan. Familiarentzako zigorra. 24 preso hilda, euren buruaz beste egina edo osasun asistentzia ezaz jota. 16 senidek galdu dute bizia istripuetan.

Presoari ezartzen zaizkio bere esku ez dauden baldintzak, dagozkion eskubideak egikaritzeko: “ETAk jarraitzen duen bitartean, dispertsioa jarraituko du”. Xantaia presoei, elkarrizketa ukatzen dioten erakunde bat mugitu dadin. Itzulingurua.

Legebiltzarrean hitz egin genuen sakabanaketaz. Batzuk iraganeko posizioak justifikatzeko. Beste batzuk aldatu ez duten posizioa berresteko. Azkenak, etorkizunari begira, sakabanaketarekin amaitu dadin. Erabakia hartu zen, baina ezin betearazi: etxe ankilosatua, blokeatua, herri honen ezinaren isla.
30 senide etorri ziren Legebiltzarrera. Etxerateko kideek zapia eta guzti ekarri zuten aise freskoa. Argitasuna. Leihoak zabaldu ziren une batez. Axolagabe den ganbera bat arduratu zuten. Inpunitatea erantzule bihurtu zuten. Euren artean Pili Arzuaga eta Fontso Isasiren bost senide.

Rafak hitza hartu zuen: “nire anaiak preso baten ama lagundu zuen bidaian. Ez ziren bisitara heldu”. Elkartasuna eta maitasuna eskutik. “Pozez hartu dugu erabakia, baina ezin dugu ulertu gure mina sortarazi dutenek oraindik sustatzea politika kriminal hau”. Bihotzetik.
Hitzak soberan daude… sentimenduak mintza bitez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide