Now, maintenant, ahora, orain

Erabiltzailearen aurpegia Julen Arzuaga 2015ko urt. 16a, 00:00

Uruguain preso politikoak “Libertad” izeneko kartzelan atxilotzen zituzten. Euskal Herrikoak “La Santé” (osasuna) edo “Fleury” (loretsua) bezalakoetan jartzen dituzte. Zaballa izenekora ekartzea oraindik aukera estua, hertsia da.

Dozenaka kartzeletan egon naiz bisitari (zorionez bisitan baino ez). Lehenengoa Belfasteko Long Kesh mitikoan, irlandar preso errepublikarrak bisitatzen. Ostean euskaldunak asistitu ditut Inglaterra, Suiza, Holanda, Estatu Batuak, Frantzia eta Espainia bezalako lekuetan. Bide luzea, nekeza, garestia… Egoera ez da samurragoa han dagoenarentzat, noski.

Aitzitik, behin bakarrik egin dut bisita Euskal Herrian, Basauriko kartzelan. Aretako geltokian trena hartu, Basauri herriko kale luzea patxadaz zeharkatu, poltsikoan txanpon batzuk, etxeko giltzak eta NANa ekipaje arina dudala.

Presoa bisitatu eta handik gutxira Espainiara deserriratu zuten. Mendekua. Gauza bakar bat esan dezaket: Euskal Herrian egoteak dena aldatzen du.

Herri honek kartzela gabe amesten du. Askatasuna, osasuna eta bide loretsu eta zabalak nahi ditu bere herrikide guztientzako. Atzean utzi nahi ditu mina eta sufrimendua. Sufrimendua oraindik eragiten digutena, mundu zabala ibilaraziz gure lagunei, familiarrei, herrikideei gure maitasuna eramateko.
Horregatik ikasi ditugu “now”, “maintenant”, “ahora” hitzak. Aldaketa guzti hauek orain izatea nahi dugulako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide