Memoriaren zati bat

Erabiltzailearen aurpegia Julen Arzuaga 2015ko aza. 20a, 00:00

Azaroaren 10ean Memoriaren Eguna izan zen. Lakuako gobernuak kaleratutako txostenean Aiaraldean ETAk 70 eta 80. hamarkadetan eragindako hildakoak agertzen dira: Fernando Amor (Aiara), Joaquín Becerra (Amurrio),  Félix eta Estanislao Galíndez anaiak (Amurrio), José Luis Vicente (Laudio) Ciriaco Sanz (Laudio). Zalantzarik ez dago, ETA erakundeak berak onartu zuelako bere autoretza.

Dokumentuan ETArena ez den biktima bakarra agertzen da, baina ikerketa gehiago behar omen du. Vicente Velasco 1976ko irailaren 27ko goizaldeko ordu biak aldera atera zen Laudioko Marbella tabernatik. Seiak inguruan bizi zen pentsioko eskaileratan topatu zuten odoletan. Egun batzuk geroago hil zen. Berrien agentzia baten arabera Aceros de Llodion greba deialdiarekin bat ez egiteagatik eraso egin zion langileen pikete batek. Enpresako langileek gezurtatu zuten bertsioa, erasoa greba eguneko bezperan izan zela azpimarratuz. Beste iturri batzuen arabera poliziarekin lotutako “inkontrolatuek” erail omen zuten.

Argitu gabeko kasuari beste hutsune batzuk gehitu behar zaizkio. Fontso Isasi eta Pili Arzuaga sakabanaketa politikak hildako presoen senideez ez da oroitzen dokumentua. Txostenak ez ditu jasotzen, ezta ere, gatazkaren testuinguruan bizitza galdu zuten Jon Pagazaurtundua orozkoarra; Gotzon Landeta Amurrioko iheslaria (erbestean garatutako gaixotasunaren ondorioz hila); torturatuen kasuak, Bixente Malaxetxebarriarena  kasu…Memoria zati bat agerian. Beste bat ezkutuka.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide