Eduardo Galeanok idatzi zuen “Brasilen 1964an torturengatiko lehenengo hildakoak eskandalu bat suposatu zuen. Torturengatiko hamargarren hildakoa ez zen egunkarietan azaldu, ia. Berrogeita hamargarren hildakoa normaltzat hartu zen”.
Euskal Herrian, 1981ko otsailak 13an torturak Joxe Arregi erail zuen. Eskandalu bat izan zen. Aurretik euskaldunak hil ziren kuartel eta komisaldegietan, ostean ere bai. Ez dut esango normaltzat hartu zenik, baina hiltzera heldu gabe, milaka izan dira torturatuak herri honetan, normaltasun baten barruan gertatu direnak. Normaltasun instituzionala, penala, politikoa, soziala. Aiaraldean ere horrela izan da.
Hiru eragile, hiru aktore daude eskenatokian.
Torturatuak: ehundaka pertsona igaro dira izu fisiko eta psikiko horretatik. Batzuk isilpean (zertarako salatu? Inork ez du ikertuko), batzuk testigantza publiko eginik (herriak ezagutu dezala), batzuk salaketa judiziala aurkeztuz. Bixente Malaxetxebarriak tortura kasua auzitegian irabaztea ere lortu zuen.
Torturatzaileak: hor, gure herrietan barreiatua, irabazlearen harrotasunez. Ertzaintza, sortutako kalteagatik ardurak hartu behar dituena. Guardia zibila, herri honetatik alde egitera deitua.
Gizartea: tortura gertutik ezagutu dutenak edo beste alde batera begiratu dutenak. Batzuk zein besteok torturatuak aitortu, erreparatu, birgaitu behar ditugu.
Bestela, Galeanok esaten digun bezala, izuarekin bizitzera kondenatuak egongo gara: “Makinak (sistemak) irakasten digu izua onartzen, neguko hotza onartzen den bezala”.