Sei graduak

Erabiltzailearen aurpegia Julen Arzuaga 2016ko mai. 15a, 00:00

Munduko edozein bi pertsona lotu omen daitezke sei gradu edo urratsetan. Nik ariketa egingo dut nire burua Juan Maria Atutxarekin lotzeko. Lanera:

1.- Bizitzaren egoerek bidali ninduten Urduñako Josefinoen eskolara.

2.- Egunotan ikastetxeak 50 urte ospatzen ditu.

3.- Urte batzuk atzera eginez, gerrako kontzentrazio esparrua izan zen, bere barrakoiek 50.000  gatibu politikotik gora metatzen zituztelarik.

4.- 225 preso hil ziren, gehienak 1939tik 1941 bitartean, Kartzela Instituzioen buru zen Bilbao Eguia frankistak Kartzela zentrala bihurtu zuelarik.

5.- Bilbao Eguia frankista arranditsuaren familiak bere fondo dokumental guztia Sabino Arana Fundazioari eman dio.

6.- Atutxak, Fundazioaren presidenteak esan zuen “milaka dokumentuok antolatu ostean” herriari irekiko ziola fondoa.

Hiru galdera egin dizkiot nire buruari: zergatik  ematen dizkio Frankoren ministroetan itzal handikoenaren familiak  dokumentu horiek (printzipioz) ideologikoki antipodetan dagoen EAJri? Antolaketa horren ostean eskuragarri egongo dira EAJ eta frankisten artean sinatutako paktu eta hitzarmenak? Dokumentuek balioko al dute gehiago jakiteko Urduñako kartzela frankistan gertatutakoaz?

Badakit ez nuela horrelako buelta handia egin behar ni (eta ehunka hiritar) Atutxarekin lotzeko. Zuzenagoa egon baita, kudeatu zuen Ertzaintzaren bitartez egitea. Baina horrek ez lituzke piztuko horren galdera interesgarriak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide