Bost urte

Erabiltzailearen aurpegia Julen Arzuaga 2016ko urr. 13a, 00:00

Denbora asko al dira bost urte? Ala gutxi? Asko pertsona batentzat, batez ere gaztea bada, edo preso badago. Denbora gutxi herri baten historian. Baina gauzak gertatu dira azken bost urteetan. ETAk hartutako erabakia izango da seguru asko esanguratsuena, tablero politikoa mugiarazi zuena. Norberak bere erara bizi zuen ETAren adierazpena. Inork gutxi esango du ez zela izan berri ona. Berri ona, edo itxaropen onak gatazkaren ondorioak konpontzeko, sufrimendua gehiago ez sortzeko, sortutako sufrimendua arintzeko… eta baita ere gatazkaren kausak biluzteko, arazoaren sustraiak bistan uzteko.

Batzuk mugitu diren moduan laino beltzak uxatzeko, beste batzuk tematu dira bost urte hauetan trumoiak ekartzen. Bortizkeria nahiago, antza, eztabaida politiko demokratikoa eta normalizatua baino. Denbora berrira egokitu ordez, oztopoak jarri dituzte: presoen gainean presio zahar eta berritua jarriz, epaiketa politikoak, atxiloketa politikoak edo inhabilitazio politikoa mantenduz, kontrolak, maniobra militarrak… Politikoki errentagarria da berri txarrak etengabe ekarri nahi izatea herri honetara? Estrategia hori darabilten alderdien marjinazio politikoa ikusita, ez. Agian termino psikologikoetan, akaso mendeku, errebantxa terminoetan ulertu beharko da. Agian bestelako eskaintzarik, bestelako errezetarik ez dutelako herri honetarako. Berri on gehiago merezi du herri honek. Datozen 5 urteetan horiexek bilatuko ditugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide