Euskal konstituzioa egingo dugu

Erabiltzailearen aurpegia Julen Arzuaga 2017ko abe. 6a, 11:42

Mikelek kontatzen du orain dela 39 urte atxilotua zegoela. Torturatzen ari ziren bitartean entzun zuen irratian: “Konstituzioa aprobatu da”. Gero elektrodoek, bainerak, kolpeek jarraitu zuten. Mikelentzat ez zen egon Konstituzio aurrekoa eta ostekoa. Ez zuen aldea igarri.

Konstituzio horrek hainbat eskubide eta askatasun aitortzen du: norbere osotasun fisiko eta morala, arbitrarioki ez atxilotzeko eskubidea, adierazpen askatasuna, biltzeko eskubidea… agertzen dira paperean. Malkoz eta odolez bustitako papera.

Ez soilik pertsonen eskubideak. Batzuk esan zuten herrien aitortza eta askatasuna bermatuko zela Konstituzioaren bitartez, estatutuak garatuta. Artikulu hau idazten ari naiz Legebiltzarrean eta entzuten dut ez dugula eskumenik Arabia Saudiri armen salmenta gelditzeko. Egun batean bai, hurrengoan ere bai, gauza garrantzitsuak erabakitzeko gure ahalmena zein murritza den ikusten dugu. Sufritzen dugu. Konstituzioa eta Estatuari esker.

Gure aitzindari politikoek esan zuten 78ko Konstituzioak eta marrazten zuen erregimenak ez zuela gure aspirazioak beteko. Gaur, atzetik etorri garenok, konstatatzen dugu Espainia, bere erregimen eta konstituzioa ustelduta daudela eta ez dagoela oinarri demokratikorik herrien eta pertsonen askatasuna bermatzeko.

Horregatik esan genuen Euskal Konstituzioa egin behar dugula, esaten dugu. Mikelek beste era batean esaten du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide