Martxoaren erdialdean itxi genituen gure etxeetako ateak. Ordutik normaltasunera itzultzearekin egin dugu guztiok amets, normaltasun "berria" delako horrekin. COVID-19arekin zerikusia zuten berri eta albisteak ahaztu eta egunerokora itzuli. Badirudi, behar baino bizkotxo eta ogi gehiago egin eta gero, balkoietan eskuak aski berotu ondoren eta fase eta desfaseak alde batera utzita, hainbeste desiatu dugun hori lortzeko zorian gaudela.
Datozen egunetan faltan botatzen genuen prekarietateari buruz hitz egingo dugu, gure lantokietan nagusi izatera itzuliko baita (inoiz jaun eta jabe izateari utzi baldin badio, behintzat). Datozen egunetan bikoteen, bikote ohien edota ezezagunen eskuetan hildakoen zerrendara gehituko diren izenak ezagutuko ditugu (edo ez. Azken finean, zenbakiak baino ez dira izango, ezta?). Datozen egunetan gehiegikeria polizialek kale eta manifestaldi orotan beren lekua hartuko dute (inpunitate osoz, noski). Datozen egunetan etxean eguneko otordu guztiak egin ezin izatearen ondorioz desnutrizioak jotako haur eta umeek ahal duten bezala eutsi beharko dute (irailean-edo eskolako jantokira itzuli arte, gutxienez). Datozen egunetan... Bai, heltzear da. Normaltasuna, azkenean.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide