IPUINA

Astegun buruzurietako ajeak (I): Treneko irakurleen kluba

Egunero bezala heldu naiz tren-geltokira, motxila bizkarrean eta aharrausia ahoan. Aitak diru-zorrotik “Barik”a atera, makina gainean jarri eta atetxoak ireki dira. Birritan egin du gauza bera. Ni igaro naiz lehendabizi eta hura, ostean. Ez dakit zergatik ez garen elkarrekin pasatzen, denbora sobera dago ateak berriz itxi aurretik. Beharbada ez zen konturatuko, gero esango diot. Pantailari begiratu eta trena heltzeko minutu pare bat falta dela ikusi dut. Goizean ohetik jaiki, jantzi, gosaldu, hortzak garbitu eta eskolara joateko hainbesteko presa eta orain bi minutu itxaron behar. Hau logura!

Badator. Hirugarren kotxean igotzeko proposatu diot aitari, ni lehenengoan joango naizela. Hark ezetz. Nik uste bakarrik joateari beldur diola. Ezin konbentzitu eta, azkenean, bigarrenean sartu eta tokia hartu dugu. Martxan jartzean, aitona-amonek urtebetetzerako oparitutako ipuina irakurtzen hasi naiz.

Burua altxatu eta gu baino aurrerago dagoen beste ume bat ikusi dut. Hark ere badauka liburu bat esku artean. Agian niri bezainbeste gustatuko zaizkio kontakizunak. Dibertigarria izango litzateke irakurketa klub bat osatzea: “Treneko irakurleen kluba”. Bidaietan gogoko ditugun ipuinak irakurri eta elkarrekin trukatu ahal izateko, baina maskara jantzita, distantzia errespetatuz eta eskuak ondo garbituz, noski. Ideia bikaina!

Trenetik jaitsitakoan galdetuko diot klubeko kide izan nahi duen, hemen isil-isilik egon behar dugu eta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide