Hilabete amaierako ohiko irakasle bilera behar zuenak ezer gutxi izan zuen arruntetik, asteazken hartan eztabaidatu beharreko puntuen arteko batek hautsak harrotu baitzituen, bertoko inork espero baino askoz gehiago, gainera. Aldeko bozka bat, aurkako bi, aldeko beste bat, aurkako hiru... Eta, amaierako zenbaketan, aurreikuspen guztien kontra, ezetzak irabazi. Demokraziaren gazi-gozoak, jaun-andreok. Ofiziala zen: hogeitaka urteren ostean, lehendabiziko aldiz, ez zen Gabonetako jaiotzarik jarriko Latiorroko ikastetxearen kanpoaldean.
Iritzi zutabe hau Uriola.eus webgunean plazaratu da. Bertan jarraitu daiteke irakurtzen.