Alpinismo kirola sortu zenetik harkaitz eskalada izan da mundu honen zailtasun ezberdinak gainditzeko adibide bat. Adituen esanetan eskalada praktikatzeak onura asko sortzen ditu: kontzentrazioa eta arreta behar direnez, positiboki eragin dezake gure mugak gainditzeko, autoestimua irabazten eta konfantza sortzen.
Fisikoki malgutasuna indarra, arintasuna eta tonu fisiko egokia hartzeko bai eta adrenalina eta barruko energia bideratzeko ere balio du. Hau dena, adin txikitatik nagusi izan arte, bakoitza bere gaitasunen araberako zailtasun mailan.
Eskalada praktikatzeko berezko tokiak daude natur guneetan bai eta eskalada eskolak (gure herrialdean batzuk aipatzekotan Atxarte, Egino eta gure hurbilena Bitorikako Maritxuren Balkoia). Baina gure lurraldearen klimak eskalatzeko aukerak mugatu egiten ditu eta rokodromo instalazioak dira alternatiba bakarra. Edozein urtarotan entrenatzeko, praktikatzeko, txapelketak antolatzeko eta heziketa tekniko eta fisiko apropos bat egiteko aukera ematen du.
Amaitzeko, kontutan harturik gure gizartean kirol diziplina hau jendarteratu dela, gure herrialdean ere jende askok praktikatzen du eta nire uzte apalean rokodromo batek onura handiak ekarriko lituzke, azken finean, publiko orokorrak eskaladaren onurak dastatzearen aukera sortuko lukeelako!