Andeetatik oihartzuna

Erabiltzailearen aurpegia Julen Reketa 2015ko urt. 10a, 00:00

2014 urtearen amaierarekin Chileko Andetatik euskal mendizaletasunak gertakari triste bat ekarri digu: mendizale batek bizitza galdu zuen Ojos del Salado mendi erraldoian.

Berri hauek zirrara sortzen dute gure barnean, heriotza beti delako mingarria baina maite dugun kirolean gertatzen denean kaltea onartezina da.

Agian oker nabil baina nire iritziz horrelako berriei komunikabide batzuk ematen dieten tratua ez da guztiz aproposa. Oihartzun haundiko berriak diren moduan batzutan asko eta asko hitz egiten da, ondo ez dakidan polemika punto bat edo morbo ikutu bat topatu nahian, onartzen dut ez direla komunikabide guztiak.

Alpinismoa eta goimendia konpromiso haundiko jarduerak dira kasu gehienetan, ondorioz, premiazkoa da mendizaleak kontutan hartzea egoera bakoitzean dauden arriskuak. Askotan oso zaila da zeren baldintza asko jokoan sartzen dira baina gure eskuetan dauden bitartean ahal den gehien gutxitzeko neurriak hartzea ezinbestekoa da.

Beraz horrelako egoeretan oso komenigarria izan daiteke adituek hausnarketa sakonak egitea bizitako esperientzietan oinarrituta eta etorkizunean halako gertaera larriak ez errepikatzeko praktika onak aditzera ematea. Komunikabideak lagun izan daitezke bide honetan, gugana heltzeko ahalmena daukatelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide