Paraje ederrak, une gozoak, egoera latzak, babesik gabeko tokiak, herritar hurbilak... anitzak dira, mendiz mendi ibilita, gure motxilan sartzen diren esperientziak, pasadizoak.
Anitzak dira ere, bidean aurkitu ditugun pertsonak, hizkuntzak, herriak, ohiturak, erlijioak, kulturak. Hauexek dira, hain zuzen, bidaiak eskaintzen digun altxor preziatua. Mendi magaletan, ondoko herri txikietan sherpak, kirgizistandarrak, uzbekoak, kazakhstandarrak, baltikoak, kitxuak, arabiarrak eta hainbat lagun bide anitzetan zehar.
Anitzak ere gure munduak: 1.mundua, 2.mundua, 3.mundua, 4. mundua. Arraza dela eta, ekonomia dela eta, mundua sailkatuta. Nik 1. mundutik sarritan 3. mundura abiatuta, hango pertsonekin, maiz adiskidetasuna sentitu dut, errespetuz jo errespetua jaso. Hau izan da nire bizipena. Etxera bueltatzean, urrutiko jende horrekin zein modu xume eta errazean elkarri ulertzen diogun, nire buruan pentsamendu hori bueltaka.
Hau amets laburra ! Gure lehenengo munduan, gizartea lehiakorrak, diruak botereak markatzen dituzte bideak, erritmoak, bakardadeak, isolamenduak. Sistema bortitza ! Gure artean ulertzea erreza? Komunikaziorik dago?
Nire 3. munduko lagunak urrun daude baina gertu nire buruan, xumeak, epelak, eskuzabala... hirugarren munduan primerako pertsonak.