Egun osoko egitaraua eskaini zuen Amurrioko Gazte Asanbladan larunbatean, bere 10. urteurrena ospatzeko. Asanbladako kideek azpimarratu dute belaunaldi aldaketa egitea lortu dutela eta, modu horretan, "Amurrioko gazteria antolatuaren etorkizuna" bermatua dagoela.