"El jardín de Vero" film laburra grabatzen ari dira Lezaman

Erabiltzailearen aurpegia Julen Zubiete 2017ko uzt. 5a, 13:56

Grabaketaren irudiak./ Julen Zubiete

Lezamako landetxe batean grabatzen ari dira "El jardín de Vero" pelikula laburra. Memoria historikoari buruzko hausnarketa egin nahi du proiektuak.

Bihar amaituko dute grabaketa. Filmaren zuzendaria Miguel Parra kazetaria eta zineman aditua da. Antzezleak, besteak beste, Natalia Mateo ("Amar en tiempos revueltos", "Azuloscurocasinegro", "El patio de mi cárcel) eta Javier Godino ("El secreto de sus ojos", "El comisario", "Hospital Central") dira.

Sonia Paciosek proposatu zion zuzendariari Lezaman gauzatzea proiektua. Istorioaren ardatza da familia baten lorategian guda zibileko hobi komun bat agertzen dela eta aitzakia hori hartuta memoria historikoa jorratuko du filmak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide