Hesihes kooperatibako kideek ez zuten atzo atsedenik hartu eta Victoria Social Centerrean lan egiteari ekin zioten berriro. Batzuek umeekin begirale ardurak bete eta parke batera eraman zituzten jolasteko. Laudioko beste batzuek, ordea, eskulan tailerrak antolatu zituzten haurrekin.
Ikasle talde batek bere gain hartu zuen errefuxiatuentzako pixoihalen antolaketa eta banaketa. Bitartean, ingeles klaseak ematen laguntzeko tartea ere topatu zuten.
4 neskek emakumezkoekin aritu ziren; azazkalak margotzen, musika arabiarra dantzatzen eta zumba saioa egiten, besteak beste.
Azkenik, zenbait laudiarrei ingeles azterketa batean zaintza lanak egokitu zitzaizkien. Izan ere, proba horrek balio du hautatzeko ordainduzko klaseak jasoko dituztenak, gero "first" titulua eskuratzeko.
City Plaza: Hotel okupatua
Horrez gain, taldeko zenbait gazte City Plaza ezagutzera joan ziren. Hotel hori okupatu zuten 3 eragilek 2016an, kalean bizi ziren errefuxiatuei etxea eskaintzeko. Berez, 15 boluntario egoten dira han eta 250 errefuxiatu bizi dira; logela bat familia bakoitzeko. Hurrengo astean bertara joko dute ere laguntzera.
Amaitzeko, Hesiheseko guztiek Atenaseko auzo anarkista eta okupatura hurbildu ziren, polita eta deigarria iruditu baitzitzaien ostegunean gauez, eta egunez ikusi nahi zuten.
Erredakzioa: Aitor Aspuru Saez
Argazkiak eta kronika: Julen Zubiete Iza