Atzo Hesiheseko kideek egun luzea izan zuten. Goizez turismo apurra egin zuten eta arratsaldez buru-belarri aritu ziren Hotel plaza eraikin okupatuan.
Bertan 250 errefuxiatu bizi dira; hamaika herrialdeko familiak, alegia. Laudioarrek sukaldean lagundu zuten afaria egiten eta, horrez gain, garbiketa eta antolaketa lanak gauzatu zituzten.
Gainera, betebehar horiek bukatuta, umeentzako kontzertu batean parte hartu zuten eta gero haurrekin dantzatu.
Hotela kudeatzen dutenek jakinarazi zieten gune ezberdinak daudela elkarlanerako. Bat da zaintza ahalbidetzeko. Izan ere, talde faxisten erasoak izan dituzte eta, ondorioz, 24 orduz kontrolatzen dituzte inguruak arazoak ekiditeko.
Beste gunea sukaldea da eta, azkenik, taberna dago, hoteleko zein kanpoko jendea harremanetan egon dadin. Gaur Hesiheseko kideek atsedena hartu dute asteari aurre egiteko.
Erredakzioa: Aitor Aspuru Saez
Argazkiak eta kronika: Julen Zubiete Iza