Renfek nahi beste luza edota labur dezakeen zera hori da denbora.
Doako abonua ez da doakoa.
Nasan inork ez daki ezer.
Alde bietara begiratu trenbidea gurutzatu baino lehen. Edo ez (ez baita trenik igaroko).
Trena orduan geltokiratzen dakusazunean, hunkitu.
Beroa omen da infernuko sua, baina are beroagoa 2. kotxea.
Kontuz ibili kotxe eta nasaren arteko tartearekin; ahal dela, erabili beste edozein garraiobide-mota.
Tren-enpresa batek ez du zertan tren-zerbitzua eskaini.