Sare sozialek komunikazio eredu berrien sorrera ekarri dute, pertsonen arteko interakzio formak aldatuz. Horietako bat sexting-a da. Mugikorren bidez eduki sexualen bidalketan datza, igorleak sortutako eduki hori soinu grabazioak, argazkiak edo bideoak izan daitezke non protagonista jarrera sexualean, biluzik edo erdi biluzik agertzen den, batez ere bikoteari eta maiz lagunei jolas moduan zuzenduta. Nerabeen edo gazteen artean hedatutako komunikazio mota da baina helduek ere erabiltzen dute. Ez dago ezer txarrik zuk zure buruari argazkia atera nahi izatean baina hortik aurrera zer gertatu daitekeenjakitea garrantzitsua da.
Mugikor terminal batean dagoen irudia ez dago seguru hainbat modutan atera daitekeelako gailutik: lapurreta, akatsa, broma, galtzea... edo jabearen borondateagatik; norbanakoaren irudia datu pertsonaltzat hartzen da, beraz, datu pertsonalen legez kontrako hedapen bilakatzen da; bidalketa egitean hasierako igorleak edukiaren gaineko hedapen kontrola galtzen du guztiz eta irudia domeinu publikoko eduki bihurtzen da, ez dakigu non/nola erabiliko den. Irudia ateratzeko baimena izateak ez du hedatzeko baimenik ematen eta bidaltzen laguntzeak konplize bihurtzen zaitu!