Kultur sorkuntza Aiaraldean

Radio Revolucion Londresen

Erabiltzailearen aurpegia Jurgi Ibarretxe 2022ko ira. 15a, 07:00

Uztailaren 30 , larunbata, taldea Londresera iritsi zen hegazkinez. Nik pare bat aste eman nituen lagunak bisitatzen eta logistika prestatzen. Nahiko buruko min izan nituen garraioa bilatzeko, zeren furgoneta zuten lagunak hiritik kanpo ziren eta alokairu enpresek ez zituzten horrenbeste pertsonentzako furgonetarik jada, opor denboraldiaren erdi erdian bait geunden. 

Azkenik, pertsonek haien autoak alokatzen dituzten Turo aplikazioa erabili nuen eta nahiz eta auto handi bat ez aurkitu, azkenean auto txiki bat alokatu genuen, hiritik kanpo gainera bilatzera joan behar izan genuen horrek ekarri zigun estresarekin. 

Zorionez, Jimmy nere lagun txinatarra bere autoa eraman eta bi autoetan ondo moldatu ginen. Musikari batzuk lo egin barik zetozen eta jada liskarrak hasi ziren gure artean larunbatean. 

Ni gelditzen nintzen The Fridge, Seven Sisters eta Tottenham auzoen artean dagoen lantegi okupatu batean, gelditu zen taldea atseden hartzen, batzuk autoaren bila joaten ginen bitartean. Hartu genuen autobusa buelta pilo eman eta azkenik berandu iritsi ginen, beteta zegoen Battersea auzoko Magic Garden pub-era. 

Kontzertu polita eman, jendea dantzatu baita eta pub gainean dagoen egoitzan dutxa hartu eta taldeentzat prestauta duten gelako literetan oso ondo lo egin genuen. 

Hurrengo egunean goiz 4 ordutara dagoen Dorset, kostaldeko herrialdera jo genuen. Kriston festibala da Camp Bestival eta Ingalaterrako hainbat lekutan egiten da, haietako bat Isle of White kokapen hippie mitikoan. 

Honako hau Lulworth gazteluaren ondoan zeuden larre batzutan egin zen. Bi show egiteko iritsi ginen eta nahiz eta gu jendetza mordo baten aurrean joko genuela pentsatu, azkenean lehenengo showa ume pilorentzat egin genuen, oso motza eta akustikoan, bigarrena zirko karpa batean hippie eta umez beteta, Caravanserai izeneko  karabana zatiz egindako espazio batean.

Nahiz jendetza handirik ez izan, jendeak oso harrera ona eskaini zigun. Asteartean jada Londresen Rubén Irungo saxofoilariak, Cabba izenezko Kurdistango perkusiolariak eta nik, Mapuche herriaren aldeko kontzertua jo genuen.

Ostiralean perkusiolari berberarekin Txileko kostituzioaren alde jo nuen, biak The Post tabernan eta azkenik Kolonbia, Kuba eta Peruko musikari batzuekin Diver-City kalean egin zen festibal komunitario batean jo genuen Radio Revolucion bezala; lau perkusio, baxua eta andeetako flauta edo kena batekin, hauek denak Tottenham auzoan.

Euskal Herrian ez dira atera kontzerturik aurten eta, tamalez, kanpora begiratzen hasiko gara, ea hurrengo urtean festibalen bat harrapatzen dugun atzerrian. 

Laudioko udaleko kultur zinegotziari La Pegatina zabaltzeko eskatu nien eta taldea oso berezia zela erantzun zidan, eta ez zuela nahi beste talderik. Orduan Adria Salas abeslariari idatzi eta taldeari edo managerrari berdin ematen ziela. 500.000 eurotik ez genuen ezta euro bat usaindu ere. Espainiar estatuan (Euskadi barne) elitismoa eta klase ezberdintasuna gizartearen arlo guztietan sumatzen da, eta hau kulturan islatzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide