Kanpingera heldu bezain pronto lanean jarri ginen, furgoan genituen traste guztiak atera eta dena atonduz gure akanpalekua eraikitzen hasi ginen: eguzkiaz babezteko toldoa, mahaia, aulkiak, sukaldetxoa, hozgailua, ur garrafa...
Kanpingean txakur ezberdinak genituen auzokide, eta Kantturi eguzkitik babestua egoteko leku on bat bilatu genion gure akanpalekuaren zati bat bere gunea bilakatuz. Txakurrak ezin ziren solte ibili, beraz, aurretik erositako kate luze bat zuhaitza batera lotu eta mosketoiaz bere lepokora lotu genuen. Zuhaitz horren ondoan jateko eta edateko lapikoak jarri genizkion, eta bera bakarrik bere lo egiteko tokia sortu zuen, lurra mugitu baitzuen hosto lehorrak kenduz fresko-fresko lurrean etzanda egoteko.
Gaua heltzen hasi zen, ez genuen afarirako ezebez erosi eta afaria egiteko gogoak ez genituen ere. Gure akanpalekua montata zegoenez, furgoa hartu eta herri erdialderako bidea hartu genuen hirurok, afaltzeko leku merkea topatzeko asmoz.
Herriaren erdialdetik paseotxo bat eman ostean, bidean topatutako leku garesti eta turistikoetatik aldentzea erabaki genuen zerbait herrikoiagoa aurkitzeko asmoz, herriko jendea afaltzera joaten den taberna horietako bat.
Etxe zuriz betetako kale artean ibili ginen, Kanttuk (usaintzeko, txis egiteko, estimulu berri guzti horiei arreta jartzeko...) bi minuturo egiten zituen geldialdiak gure helmugarako bidea luzatu zuten eta nola ez, gure gosea proportzionalki handitu egiten zen. Kale batean sartu ginen, estua baina taberna ezberdinez betea, bertan topatu genuen "Los Manolos", bertoko janari tipikoa jateko leku batere turistikoa, batere modernoa eta kutsu erdi kutrea zuena, baina bere atean esertzeko mahai eta banku ederrak zituena. Terrazan eseri eta kalearen beste espaloitik, zerbitzari bat hurbildu zitzaigun, "Los Manolos" aurrez aurre zeukan tabernatik ateratakoa, "Esparta" garagardotegitik hain zuzen. Terraza "Esparta" tabernarena zen, baina zerbitzariak, garagardoen karta eskeini zigunean, bertan edaria hartuta janaria aurrez aurreko taberna kutre hartan har genezakela bertan jateko. Pentsau barik horrela egin genuen eta horri ezker "Esparta" garagardotegiak ekoizten dituen garagardo ezberdinak dastatzeko aukera paregabe izan genuen, elaborazioaren prozesuaren azalpen eta guzti! Garagardo tragoxkak laguntzeko txopitoak, patatak aliñoaz, entsaladilla...bikini operazioa deusezteko osagai guztiak.
Tripa betea, kanpingera itzulera, hurrengo egunari aurre egiteko indarrak hartzera furgonetako ohean.