UKML. Conileko Faroa (eta txakur batekin bidaiatzearen zailtasunak)

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Chamorro Azkona 2015ko uzt. 21a, 11:33

Aurrekoan komentatu bezala, Al Rumbo festibalera abiatu ginen Chipionan (cadizen) Kanttu hotel batean utzi ta gero. Beheam duzue Berri Txarrak taldearen bideotxoa, eta nola ez... Kontzertu ederra eman zutena! (Laudiotarren bat ere ikusi genuen publiko artean).

La Ballena hondartza alboan aparkatu genuela esan genizuen eta anekdota moduan... furgora bueltatzeko bidea hondartzatik egin genuen, paseoa moztuta baitzegoen. Al izan genuenean berriro bidera igo ginen eta nola ez... Orientazio ederra Anek daukana... 'Hemendik goaz' esan zuen eta nik 'hortik ez gara etorri hemetik izan da'. Anek kale paraleloa zela behin ta berriz esan eta azkenean bere ipurdiaren atzetik joan nintzen... momentu ederra gps apurtuaren jarraibideei kasu egiteko! karkar, bidetik galdu ginen, buelta galanta eman genuen baina azkenik lortu genuen, hor errepidearen bukaeran gure furgoneta maitea zegoen, gu itxaroten! Zelako gogoak ohea hartzeko!!!

Lo egin eta hurrengo egunean esnatu bezain pronto Kantturen bila joan ginen. Eta hor zegoen, gu ikusi bezain pronto zaunka hasi zen, poztasunaren islada! Txakurra hartu Carmen agurtu eta Conil-erako bidea hartu genuen, ordu beteko bidea gutxi gora behera. Tripak soinuak egiten hasi ziren eta 'El Vazquito' izeneko taberna galdu batean gelditu ginen, izena erakargarria iruditu zitzaigun eta. Bertan denetarik zeukaten, tapak, bazkariak, garagardo freskua,... tapita eta edari bat hartu genuen eta hain goxoa zen bertan zegoen haize bolada ezen ratutxo baten geratzea erabaki genuela.

 

Conilerako bidea... Ordu bat furgoneta barruan. Conilera heldu eta camping bat bilatuta genuen interneten: El Faro camping-a. Conil herriaren kanpoaldean baina hondartzatik 5 minutura oinez, igerileku eder batekin eta guretzat garrantzitsuagoa zena: txakurrak onartzen zituzten.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide