Tibetar alfonbra salmenta Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Kattalin Gualdetxo 2018ko mar. 28a, 11:41
Lamaren hitzaldia Urduñan / Kattalin Gualdetxo

Ondorengo testu honek erantzuten dio betebehar zibiko bati. Gizarte edo jendarte edo nolanahi deitu komunidade batean, Urdunan hain zuzen ere, arazo bat dago eta haren gauzapena ikusi ahal izan genuen orain dela zenbait egun, Alondegia eraikinean egina ekitaldi batean. Sektario moduko fenomenoa eman zen, zeinean ustezko lama batek jendeari esaten zion pertsonen barruan ikusi ahal zuela eta baita osasuna eskuratzeko bidea eman ere.

Tibeteko lamaismoa budismoaren eta tantriko tradizio zaharren arteko oreka bat da. Filosofia gisa uler daiteke, bere izaera nagusiki erlijiosoa bada ere. Urdunan agertu zen gizona espainiarra da, eta esaten du sei urte zituelarik identifikatu zutela lamek, eta Tibetera eraman formakuntza jaso eta lama bilakatzeko. Ondoren, bere esanetan urteak eman ditu munduan zehar bidaiatzen osasunaren lama gisa, beste lagun gutxirekin batera. Aipatzen du Turkian esaterako bi mila lagunen artean hitz egin zuela, eta abar.

Haren esanetan, begirada soil batekin, segundu batzuetan ulertzen du aurreko pertsonak duen arazoa. Urdunako hitzaldian argi utzi zuen. Jendearen aurpegia eta jarrera ikusiz bakoitzari esaten zion zeozer, baina konturatu ginen horoskopoaren esanetan bezala jokatzen zuela, orokorgaietatik abiatuz eta aurrekoaren erantzunen arabera bere diskurtsoa moldatuz. Psikologo ausarta esan ahalko genuke ez balitz izango erabiltzen zituen moduengatik, eramaten dutela sektario-guruen aldera.

Aretoa beteta zegoen. Gehiengoa osatzen zuten 35-65 urte arteko emakumeak, gizon batzuk... Gizartean psikologikoki oso saturatua dagoen klasea zen hor zegoena. Kultura formakuntza gutxiko parrokia bat, alegia. Baina baziren ere alkate bat, artistak, irakasleak... Argi geratu zitzaidan gizarte honetan badela kosmos desorekatuaren arazo bat eta badela jendea bilatzen dituena erantzunak ezarrita dagoen ideologiko testuinguruaren aparte. Hori da fenomeno sektarioen elikagai espirituala, zeinak gauza zehatzetatik ihes egiten hasterakoan mistizismo hutsa bilakatzerakoan pertsonon arrazonamendu gaitasuna desegiten duen delirio batean murgildua mantentzeko.

Ustezko lama honek ez zuen jarrera prestigiotsurik erakutsi, kontrakoa aldiz : oso maila baxukoa

Ez zuen arazorik izan jendea iraintzeko : neska bat lodia zela esaterako ; eta oso jende gutxik egin zien aurre bere argudioei, batzuk irainduak sentitu ziren arren. Erabilitako osasun argudioak oso orokorrak ziren eta ez zuen erakutsi inolako jakintzarik ezta jarrera arduratsurik. Jendearekin sartu, hori bai. Momentu batean hasi zen esaten jende guztiak pentsatzeari uztea lortu zuela eta berak gidatzen zuela guztien pentsamendua. Esan zuen ere orain dela bostehun urte jendeak ez zuela asko pentsatzen eta orain bai. Orduan konturatu nintzen tipoak ez zuela inolako formakuntzarik ezta jakintzarik ere, eta esaten den moduan, alfonbra saltzaile hutsa besterik ez zela.

Harrigarria egin zitzaidan nola hasi zen hizketan oraingo bizitzari buruz eta beste bizitzei buruz, eta nola jende batzuek termino horietan hasi ziren galderak egiten.

Gizonaren inguruan sareetan bilatuz aurkitzen dugu besteak beste futbol zalea dela. Sergio Ramos Espainiako selekzio buruaren zalea da. Lamaismoan aditua den bat maila baxu horietan ikusteak prestigioa kentzen dio erlijio-filosofia horri, baina maila baxuko hiritar nekatuak kaptatzeko bide argia da.

Bakoitzak pentsa dezala nahi duena, baina hemen, guztion begien aurrean gertatu da hau, eta kezkatzeko modukoa da. Halakoen aurrean adi eta esna mantentzea dugu behar, eta hori kulturaren eta antolakuntzaren bitartez besterik ez da izango. Aukera izan daitezke biltzar laikoak.

 Burua dugu jokoan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide