ERREDAKZIOA Otto Antolín eta Amagoia Guerrero
Maitane Urrutxurtu musikako irakaslea da eta bere lehenengo urtea denez gure eskolan elkarrizketa hau egin nahi izan diogu
Ze urtetan jaio zinen?
1989 an.
Txikitan non ikasi duzu?
Askartza Claret ikastetxean.
Zergatik hor?
Nire gurasoek ikastetxe hori aukeratu zutelako. 4 urtetik 18 urte arte bertan ikasi nuen.
Zein da zure musikako talderik gogokoena?
Gogokoen bat ez daukat, asko gustatzen zaizkit. Adibide bezala: El Arrebato, Laura Pausini…
Zu txikia zienean zer nahi zenuen izan?
Ni txikitan ileapaintzailea edo andereñoa izan nahi nuen.
Instrumetoren bat jotzen duzu? Zein?
Gaur egun ez dut instrumenturik jotzen baina lehen txikitan pianoa jotzen nuen.
Zer ikasi duzu unibertsitatean?
Lehen hezkuntzako magisteritza eta pedagogia terapeutikoa ikasi dut.
Zenbat urte egon zara musika ikasten?
4 urtez pianoa ikasten eta beste batzun gehiago solfeoa ikasten.
Zer da gehien gustatzen zaizuna irakastea?
Irakastea asko gustatzen zait. Denetarik irakastea gustatzen zait baina gehien gustatzen zaidana ikasleak zu trasmititutakoa nola ikasten duten da.
Zer da ikasleei gehien gustatzen zaiena?
Ikasle guztiei ez zaie berdina gustatzen baina esango nuke gehien bat plastika eta heziketa fisikoa gustatzen zaiela.
Zergatik da garrantzitsua musika irakastea?
Mendeetatik zehar gizarte ezberdinen kulturak, tradizioak eta baloreak trasmititzeko medio izan delako. Eta pertsonaren kreatibitatea garatzeko modu bat delako.
Ze musika mota entzuten duzu?
Denetarik baina gehien bat pop, rock, flamenkoa…