ERREDAKZIOA Alaia Trueba eta Fadoua Oushaq
Nekane gure eskolan urte gehien eman dituen irakaslea da. Horregatik elkarrizketa hau egitea erabaki dugu
Zer urtetan jaio zinen?
1960an jaio izan nintzen.
Zuk zure seme alabekin euskaraz egiten duzu?
Bai, normalean euskaraz egiten dut.
Zer ordutan joaten zara eskolatik etxera?
Etxera joateko ordua 16:30 da, baina batzutan bereanduago joaten naiz.
Zer gozaldu egiten duzu egunero?
Nik fruta bat, edo zuku bat hartzen dut lehenengo, gero kafesnea gailetekin edo bizkotxo zati batekin.
Zuk zergatik etortzen zara eskola honetara eta ez Amurriora, zure herria dena?
Amurrio ez da nire herria, han bizi izan naiz baina orain ez naiz han bizi, gainera gustokoa dut eskola hau eta hemen dauden ikasleak ere.
Zenbat urte daramazu irakasle bezala?
Hogeita hamalau ikasturte Egon naiz ikastetxe honetan eta bi Amurrion. Hogeita hamasei urte egon naiz irakasle.
Zergatik joan zinen urte batzuk eskolatik?
Amurrion bizi nintzelako eta etxetik hurbil egoteko, orain berriz ez naiz Amurrion bizi.
Zergatik urte batean hartu zenuen 4.maila eta orain 1.maila?
Une hartan nahiago nuelako 4. mailan egotea, bainan lehenengo zikloan egotea asko gustatzen zait.
Pozik zaude hemen lan egiten?
Bai, oso pozik nago hemen.
1.mailako ikasleekin pozik al zaude?
Bai, 1. mailako ikasleekin oso pozik nago batzutan nahiko bihurriak dira, baina oso pozik nago.
Zein da irakastea gehien gustatzen zaizun arloa? Zergatik?
Arlo guztiak berdin.
Zein da ikasleei gehien gustatzen zaiena?
Ikasleei, batzuei harlo bat, beste batzuei beste bat…..badakizue, guztiak ez ditugu gustu berdinak….