ERREDAKZIOA Ainizi Merino
Richter eskolan 6,2 gradukoa izan da lurrikara. Ametrice 2.000 biztanle inguruko herria da, eta bertako egoera " dramatikoa " da, Sergio Pirozzi alkatearen esanetan ; herri erdia suntsituta geratu da. Oraindik dozenaka dira desagertuta daudenak, eta beraz ,espero da gora egitea hildako kopuruak.Zehazki , 190 lagun hil dira Rietiko probintzian , eta beste 57 Ascolin. Larrialdi zerbitzuek lanean igaro dute gaua , eta azken orduetan dezente hazi da biktima kopurua, eraikin erorietako hondakinen artean topatu baitituzte ia ehun lagunen gorpuak.