Kazetartzi jaio da

Erabiltzailearen aurpegia Kazetartzi 2016ko aza. 15a, 16:59

Honako kazetari hauek sortu berri dugu Kazetartzi hedabidea:

AINIZE MERINO

Ni Ainize naiz, 12 urte ditut. Artziniegan bizi naiz, herri txiki batean. Abestea,margotzea eta dantzatzea gustatzen zait. Nagusitan medikua eta ileapaintzailea izango naiz Nire kolorerik gustukoena morea da Nire animaliarik gustukoenak txakurra eta katua dira. Gure KAZETARTZI hoberena da. Oso ondo pasatuko duzue gurekin.

 

AITANA

Ni Aitana naiz eta 11 urte ditut. Artziniegan bizi naiz. Handitan asmatzailea eta albaitaria izango naiz. Nire animali gustukoena txakurra da.Urdina da nire kolore gustukoena. Niri gustatzen zait patinekin ibiltzea eta txakurrekin jolastea. Gure komunikabidea KAZETARTZI da. Asko ikasiko duzue nirekin eta nire lagunekin!

 

ANDREA GARCIA

Ni Andrea deitzen naiz eta 11urte ditut.AZAROAREN 25ean egiten ditut urteak.Nagusia naizenean animali zaintzailea izan nahi dut. Gustatzen zaidana margoztea da, eskulanak egitea eta animaliekin egotea.

Gehien gustatzen zaidan kolorea berdea da. Bi ahizpa ditut eta ni naiz nagusiena.

Nire etxean arrain bat eta katu bat ditut. Niri animaliak gustatzen zaizkit asko, asteburuetan mendian dagoen etxe batetara joaten naiz. Nire aisialdian multikiroletara eta eskolaz kanpokoetara joaten naiz.

 

IBAI SARATXAGA

Ni Ibai deitzen naiz eta 11 urte ditut. Arreba bat daukat eta 5 urte ditu. Niri futbolean jolastea gustatzen  zait, nire jokalari gogokoena Aritz Aduriz da. Nire denbora librean YOUTUBE ikusten dut, nire YOUTUBER gogokoenak dira: AURONPLAY, RUBIUS, FERNANFLOO eta EL CHURCHES.

Nire  kolore gogokoena gorria eta zuria da. Nik urtarrilaren 23an egiten ditut urteak, nagusia naizenean YOUTUBER izan nahi dut. Niri telebista ikustea gustatzen zait, nire telesailik gogokoenak LA QUE SE AVECINA,AIDA ETA GYM TONY dira.

 

EKAIN ALONSO

Ni Ekain naiz eta hamaika urte ditut eta Artziniegan bizi naiz. Arteko Gure Ama ikastetxean ikasten dut. Nire zaletasun nagusia futbolean aritzea da, Etorkizuna futbol taldean jolasten dut. Taldean aurrelaria naiz. Nire janari gustukoena pizza da .

Nagusitan gorputz  hezkuntzako irakaslea izan nahi dut. Nire youtuberrik gustukoena elrubiusOMG  da. Athletic-ekoa naiz eta nire jokalaririk gustukoenak Oscar De Marcos eta Antoine Griezmann dira. Kazetartzin nirekin gauza asko  jakingo dituzue .

 

AMAGOIA GUERRERO

Ni Amagoia Guerrero naiz eta 10  urte ditut eta Artziniegan bizi naiz.

Arteko Gure Ama ikastetxean ikasten dut. Nire zaletasun nagusia zaldiz ibiltzea da,

Okondoko hipika egiten dut. Antxumeak gustatzen zaizkit *-*

Nire youtuberrik gustukoena Dalas Review da. Nagusia izango naizenean abokatua izatea nahi dut. KAZETARTZIN nirekin eta nire lagunekin gauza asko jakingo dituzue.

 

ALBA BILBAO

Kaixo, nire izena Alba da eta 11 urte ditut. Artziniegan jaio nintzen, txikitatik bizi naiz hemen. Niri asko gustatzen zaizkit animaliak baina, gehien txakurra, border collie-a.
Ni astearteetan, zumbara joaten naiz Alaia eta Aitanarekin. Oso ondo, pasatzen dugu elkarrekin. Nik nahiago dut egun guztietan kazetaritza edukitzea eta baita 2 edo 3 aldiz astean zunba egitea ere.

 

IRUNE DIEZ

Kaixo ni Irune deitzen naiz, 11 urte ditut, neba bat daukat eta Artziniegan bizi naiz. Niri asko gustatzen zaizkit zaldiak baina nahiago ditut txakurrak. Asko gustatzen zait gozogintza eta janaria prestatzea. Gure kazetaritza tailerraren egin dugun komunikabidearen izena Kazetartzi da. Nire lagun mina Julene da eta ni nagusia izango naizenean andereñoa,gozogile eta beste gauza mordo izango naiz. Zu orain nirekin gozogintza eta janaria prestatzen ikasteko prest zaude?

Espero dut zuei asko gustatzea.

 

FADOUA OUSHAQ

Kaixo ni Fadoua naiz, 11 urte ditut, Arteko Gure Aman lan egiten dut. Ez daukat lagun minik, gustatzen zait patinatzea eta janaria prestatzea ere. Eskolatik kanpo egiten dudan ekintza multikirola da. Nire bideojokorik gustukoena PRINCES MYCRAF da. Nire animaliarik gustukoena untxia da. Nire lanbidea pediatra izango da.

 

ALAIA TRUEBA

Ni Alaia naiz, 11 urte ditut, Artziniegan bizi naiz. Morea da gehien gustatzen zaidan kolorea. Nire hobbiak hauek dira: gozogintza, patinatzea eta eskulanak egitea. Ni handia naizenean gustatuko litzaidake  gozogilea izatea . Aldizkari honetan, Kazetartzin, erakutziko dizuet nire lagun batekin, errezetak egiten. Espero dut gustatzea.

 

JULENE HERNANDEZ

Ni Julene deitzen naiz.11urte ditut, Artziniegan bizi naiz. Arrosa da gehien gustatzen zaidan kolorea. Hobbi asko dauzkat baina hauek dira gehien gustatzen zaizkidanak: gozogintza, eskulanak egitea eta nire lagun minarekin egotea. Nagusia naizenean gustatuko litzaidake gozogilea izatea. Aldizkari honetan, Kazetartzin, erakutsiko dizuet nire lagun batekin errezetak egiten. Espero dut gustatzea.

 

OTTO ANTOLIN GUTIERREZ

Bizikleta jaitsiera gustatzen zait. Hamabi urte ditut eta Artziniegan bizi naiz. Suhiltzailea izan nahi dut. Taewondo egitea gustatzen zait, niretzat oso polita eta dibertigarria da. Nire bideojoko gogokoenak minecraf eta calof lluti blacobs 3 dira. Arreba bat dut. Nire kirol gogokoenak futbola, taewondoa eta Artzikirol dira. Nire kolorerik gustukoena laranja da.

 

GAIZKA GARAI ALONSO

Nire hobbya bizikletaz i biltzea da. Nagusia izatean suhiltzailea izatea gustatuko litzaidake eta abokatua ere. Ni Artziniegan bizi naiz eta hamaika urte ditut eta arreba bat dut. Niretzat jokorik onenak GTA5 eta Minecharf dira. Ordenagailuan jolasten dut. Nire lagunik onenak Julen, Ionaritz, Ibai, Otto eta Ekain dira. Niri kamioiak, kotxeak, car cross eta motocross gustatzen zaizkit. Nire osabak trialeko motor bat du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide