ERREDAKZIOA Ainize Merino eta Gaizka Garai
Alberto Martinez jantokiko begiralea da. Tito ezizena du edo horrela ezagutzen du herri osoak. Guk gehiago jakin nahi izan dugu bere bizitzari buruz.
Zenbat urte dituzu?
1979ko urriaren 2an jaio nintzen, beraz 37 urte ditut.
Zenbat urte daramazu lan egiten?
Nire lehen lana orain dela 17 urte izan nuen Amurrioko lantegi batean ikasketak bukatu bezain pronto. 14 inguru...
Beti jantoki berdinean egon zara?
Bai, 2006ko urtean hasi nintzen Arteko Gure Ama eskolako jantokian eta hemen segitzen dut.
Zer kirol duzu gustuko?
Kirola orokorrean gustuko dut. Futbola, saskibaloia, pilota eta txirrindularitza dira gehien gustatzen zaidanak. Orain azken hau praktikatzen dut.
Zer taldekoa zara?
Athletic Clubekoa, galdetzea ere...eta beti nahi dut Real Madril galtzea.
Non jaio zara?
Hemengo ia ume guztiak bezala Barakaldoko Gurutzeta ospitalean, baina nire NAN-an Artziniegan jaio nintzela jarri nuen.
Non bizi zara?
Orain Artziniegako kasku historikoan, Barrenkalen, hain zuzen ere. Lehen Futbol Zelaia auzoan (Geltoki Plaza deitzen dena orain).
Zenbat anai – arreba dituzu?
Bakarra daukat, Patricia deitzen da eta ni baino 4 urte gazteagoa da.
Zer da zure kolore gustokoena?
Ez dakit zein den, dakidana da horia ez zaidala batere gustatzen.
Zein da ikasleei gehien gustatzen zaien platera?
Menestra dudarik gabe!! Brometan zen. Hamburguesak.