Apirilean estreinatu genuen nire azken film laburra, “Loco con ballesta”. Sei hilabete pasa dira Medina del Campoko jaialdian lehenengo emanaldia egin genuenetik eta filmaren bidea ikaragarria eta luzea izan da. Ia berrogei zine jaialditan egon da. Espainiar estatuan ez ezik kanpoan ere hartu digute filma. Guztiz harrituta nago ezen eta Txinan, Errusian, San Marinon, Frantzian, Mexikon, Iparramerikako Estatu Batuetan eta Belgikan jarri baitute nik burututako lana. Gidoia etxeko bakardadean idatzi ondoren, finantzazioa lortuz Banatu Filmak produktoreari esker 2012ko irailean filmatu genuen. Postproduziozko lanak jasan ondoren, apirilean gure estreinaldia heldu zitzaigun. Eta arrakastatsua gainera, sari bat eman ziguten eta. Hortik Aurrera ikaragarrizko ibilaldia bete dugu. Euskal Herritik, Kataluniara, hortik Gaztelara, gero Extremaduran ere egon gara, Andaluzia, Aragoi eta Valentzia ahaztu barik.
Estatuko eremu guztietara heldu da gure lana. Bidaiak dibertigarriak izan dira. Sari batzuk lortu ditugu. Lleidako jaialdi batean bi urdaizpiko irabazi genituen. Badajozeko beste batean beste urdaiazpiko iberiko bat, gainera. Lagun asko egin ditugu, batzuk zinemari lotutakoak; beste batzuk ez. Baina bidea ez da hemen bukatzen, hurrengo hilabetetan atzerrira joango gara eta gainera hasi dira jartzen pelikula Canal Plusen. Estresa? Bai, baina gustura.