Urriaren hasieran itzuliko da Begibistan, Amurrioko VII. Zinema Astea. Hauxe izango da garai berrien bigarren edizioa. Iazko festibalarekin berpiztu zen 2007an hasitako Amurrioko euskal film laburren erakustokia, lau urteko hutsunea izan ostean. Eta beharrezkoa zen jaialdia berreskuratzea ezen eta euskal zineman ez baitago jaialdiren bat non euskal film laburrak protagonistak diren. Festibalen atal desberdinetan daude jarrita gure filme motzak haiek behar duten protagonismoa izan gabe. Gure kasuan sailkatutako film labur guztiek lehiaketan parte hartuko dute eta eurak izango dira jaialdiaren protagonistak. Gogora dezagun Ofibistan-en sartzen direla mota ezberdinetako euskal film laburrak: animazioak, dokumentalak, fikzioak...
Begibistan bueltatzen da eta pasa den urteko edizioarekin konparatuz sari eta txapela gehiagoekin, gogo handiz itzultzen da. Ohorezko txapela emango diogu euskal zineman garrantzia handia izan duen persona bati. Eta saiatuko gara euskal film laburren erreferente izaten euskal kortometrajisteentzat ezezik zinemaren zaleentzat ere.
Den dena, Amurrioko Antzokian urriaren 4tik 7ra.
Ez ahaztu.