Orain, multikulturalismo (?) eta antzekoak gora eta behera gabiltzan honetan... etxerabidean nindoala, haurra gurdittoan zekarren saharar emakumezko bat ikusi nuen, zaborrontzi batera hurbildu eta haurrari zerbait ontzira sartzeko agindu zion, eta haurrak besoa luzatuz gozoki paper bat edo, txintxo-txintxo, ontzi barrura sartu zuen. Egin eta hitzetik hortzera, amak umeari "ozo ondo" esan zion.
Hemengo bertako euskaldun –zahar, berri, ikastenarinaiztar, euskotar, zortzieuskalabizeneko, baskongadodetodalavida... - batek baino gehiagok, behin baino gehiagotan, “se oyemás árabe que euskera” egin ohi du kexu eta arrangura, erdara hutsean beti, noski.
Eta ez guti, halaber, gurasoek ikastolara edo D edo B edo AEKra bidalitako gurasotu berri bere haurrari erdara batuan egiten diona. Dela ama dela aita berri gazte moderno zeinbait, antza, ez da haurrari euskaraz egiteko gai. Nahiago, aukeran, ingelesez; itxurak direnez, guraso batzuek umeak esportatzeko egiten dituzte.
Eta, bart arratsean, etxeranindoala Lamuzako gaztetxetik zetozen orroak, garrasiak, marraskak... aditu nituen, erdara hutsean noski, erroi edo beleenkarrankak irudi.
Euskaldun beleak ote? Anbiolako erranairu zaharrak zioena “az ezakerroia, diratan begia, ta mutil geiztoak kendu deike argia”. Egia ote?