Dolumin Barikuan, martxoak 18, Herriko Plazan "Erabakitzeko aroa da" izeneko ekitaldia antolatuko du Gure Esku Dagok; denon laguntza, esku hartzea beharrezkoa da, ondo gertatuko bada. Orozkon egin zuten antzera, enparantza osoa bete behar da.
Aurreko egunean, martxoak 17, arratsaldean, hitzaldia antolatuko da, zenbait herritan eta egindako zein egiteko diren ekitaldien berri ematearren. Bai Dima zein Arrankudiagako ekimenak zehazkiro ikasteko aukera ederra, beraz.
Bazkide-kanpaina aurrera eramateko, Giza katea edota Ehuntzen egon ziren guztien eskuak behar ditugu. Fitxak denon eskuragarri eta lehen bai lehen betetzeko dauzkagu.
Kuota nork berak nahi duena izan daiteke, eta ordaintzeko erak ere bakoitzaren esku; taldeka nahiz sendika nahiz nola-nahika egin ahal da. Jakingarri zehatzagoak nahi izanez gero, Laudioko tutoreekin, arduradunekin, edo interneten.