Seguru gagoz?

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Barañano 2015ko urr. 27a, 13:56

Debalde festa preparatzen det, gogoa dedan orduan” esan zion Xenpelar bertsolariak Iparragirre kantariari, aspaldi handian; gaur egun ez dakit nik halaxe esaterik ba ote nukeen.

Aurreko baten, baten batek esana egia bada, jakin nuenez, herriko txistulariek, kalez kale biribilketan hasi baino lehenago, aseguru-poliza (agiria, alegia; ez polizia) egina behar dute, eta, are, asegurua ordaindurik edukitzearen agiriaren agiri bat erakutsi ere bai.

Zein edo zein ekitaldi eratu nahi izatekotan, dela mendi ibilaldi bat, dela herri lasterketa bat, dela zer nahi den ere, asegurua ukan behar duzu, bada ez bada, ondo ordaindua noski.

Eta kalez kale txistua jotzeko asegurua behar baldin bada, arlote antzera tabernaz taberna kantari ibiltzea ere aurki debekatu dezakete.

Agate deunari, gazte ginela, etxez etxe kantuz eskean omen egin ohi genion, aseguru gabe; egun, berriz, berriro ekin nahi izanez gero, beharbada, aseguru-poliza bat bete behar izango genuke, bulegoz bulego – burokrazia ez da burukrazia – baimen eske ibili ere bai, eta hamabost eguneko epearen ondorean, lege guztiak beterik, baimena eskuratu orduko Agate Deunaren bezpera biharamuna izan liteke.

Honela bagoaz, bagoaz; nora baina? Europara? Borondate handiko antolatzaileak fitsik irabazi ez arren, aseguru-saltzaileek dirutza jaso ezean inora joaterik ez dago. Eta ondo amerikartu gaituztenez gero, ospa dezagun jaloguina, aseguraturik, bada-ezpada ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide