Si no hay toros

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Barañano 2017ko abu. 28a, 12:04

350 urte geroago, azkenik, Laudioko jaietan zezenketarik ez da egon. Gizartea zeharo aldatu da, azken urteetan batik-bat, eta  jaietako gertakari nagusia -mezaz gain- izaten zena, zezenen korritzea alegia, emaro-emaro motelduz-motelduz joan izan da, azkendu den arteraino. Beraz, berez, itzali da. Ala ez?

Zezenzale talde baten iritzi apalean, ostera, “apeta politiko baten ondorioa izan da”. Apeta? Afán, capricho, intención, ganas...? Erdara hutsean, ohi legez, “política” dabilela adierazi nahi ukan dute.

Politika zezenekin? A, bai! Fiesta Nacional Española izendatu zutenean politika egin zuten, eta ez zen apeta hutsa. Eta Bilbora, Donostiara...adarrak ikustera errege jaun txit emerito hori etorri (ohi) denean ez al da usaintzen, behi-sundaz gain halako espainiarkeria monarkiko zeraren lizun-kiratsik? Eta banderilla (bandera) josi behar duenak, ikurrinaren zuri-gorri-orlegia arbuiaturik, frankisten ori-gorri-oria josten duenean...eta “por el rey y por España” opa egiten duenean ez al da sumatzen halako kutsu politikorik...? Eta “porque esto es España” entzutean faxismoaren leloa irudikatzen ez duenak lelo ez ote dirudi?

Duela 350 urte baino gehiago ere, Alostorrean “zazpi zezen korrritu (ei ziren) enparantzian”, eta banderizoak, oñaztarrak eta ganboarrak elkar joka zebiltzan, batzuk Castillaren alde bestetzuk Nafarroaren alde, eta oro nor bere alde. Ohitura, ekandua, tradizioa...?

“Si no hay toros, ¿qué si habrá?” kantatu zuen Rupertok – 36ko Francoren guduaz gero itzuli zenean egundainoko isuna jasan eta ordaintzera behartu zutena- eta urtea heldu da. 2017ko urtean -“Kantabriako partian” Txirritak esango zukeen bezala- Laudion (Amurrion, Okondon, Arrankudiagan... ere ez) ez da zezenketarik egon ez delako protestarik ez ixkurdurik. Amaitu da fiesta!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide