Urrats bat besterik ez da, esan zuen Ibarretxe lehendakariak, eta orok dakigu urrunera joaiteko lehen urratsetik hasi behar dela. Geldi geratzen dena ez doa inora.
Eta ekainaren hamarrean beste oinkada bat egin nahi dugu. Laudion hiru kilometro, Aiaran beste horrenbeste eta Amurrion gehiago luzatuko dugu. Hemen, gainera, 155. kilometroa ere bete behar dugu.
Hurrengo egunetan kalean elkar ikusiko dugu, ostiral arratsean Laudioko plazan, igande-astelehenean Ermuko larrainean (Santa Luzian) eta beti AIARALDEA BAT elkartearen egoitzetan (Laudio, Amurrio…) astegunetan, 19:00etatik 21:00etara
Laudion 1500 lagun behar dira. 100 laguntzaile-antolatzaile ere beharrezko, dena ondo gerta dadin.
Igande goizeko 8:30ean IBILALDI GIDATUA Ugarteko plazatik Ermuraino.
Emazu eskua esku hartzeko! Emazu izen eta eros zure metroarekin zapia, 5 euroren truke. Egizu taldeka, sendika, alderdika...edo bakarka, eta luza ezazu katea...inoiz Baionara, Donibane Garazira, Maulera eta Iruñera irits gaitezen.