IRITZIA

Mendira goaz

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Barañano 2022ko mai. 10a, 14:00

Tologorri argiztatu zuten 2019an erabakitzeko eskubidearen alde. / Aiaraldea.eus

Bi urteko geldialdiaz gero, astindu beharra dugu, nonbait, eta mendira joko dugu, euskaldunek ohitura dugun eran. Argiak gora nahi eta gure mendietako gainak argiztatuko ditugu. Hasi Ganekogortan hurrengo larunbateko gauean hasiko gara, inguruko Arrankudiaga, Ugao, Arrigorriaga, Basauri, Alontsotegi, Barakaldo, Bilbo...eta abarretako lagunekin batera. Aiaraldekook Ermuko Santa Luziaren baseliza ondotik hasiko gara goiti.

Ganekogortakoa entrenamendu baino ez da. Izan ere, aurten bai, berriro Oletako Eguna ospatzeko dugu, ekainaren 5ean hain zuzen.  

Handiena, berriz, Pirinioetan egin nahi duguna. Kataluniako adiskideekin batera, Euskal Herritik Kataluniaraino, mendirik gorenak, hegiz hegi, argiztatzeko asmoa dugu. Uztailaren 2an izanen da. Aiaraldekook Nafarroako Adi mendira igoko gara…“aurrean Baztan dadukazu, gibelean Erro alde, ezkerretarat Eugi herria, eskuin alderat Luzaide; zure guziak Naparroaren hegalen azpian daude” ziotson Xalbadorrek, eta zinez egia! Eta Urepeleko Artzainak ongi baino hobeki zioen bezala erraiteko, guk ere Adi menditik “goi ta beherik ez da enetzat, Naparro bat da bakarra” erranen dugu. Nafarroa Euskaldunen Estatu izan baitzen, eta izanen baita! 

Ez zaigu hala ere ahantzi behar “saltus vasconum”-etik “ager vasconum”-era hedatu behar dugula gure argia. Egitekoa ez da  makala, baina gure esku dago, guztion esku.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide