Garen garena legez, zioen anbiolako esaera zaharrak, eta zirelako garela eta garelako dirateela olerkari berriak. Izan, bagara, baina izangoan dugu erronka, eta erronkarekin kezka, antsia eta ardura. Izan eta egin; izan ere, gu izan gaitezen, egin egin behar dugu; izan eginekin, beraz, eginez izan, gara.
Eta euskaraz gara, edo bestela, ez gara. Nahiz jatorrizko nahiz batuzko euskaraz, izan ere, euskara bera da jatorrizko, eta batu behar, izango bagara. Eginez batu, beti batuz. Euskaraldia beti da.
Mendiak gureak dira -uztailaren 2an berriz ere argiro erakutsiko dugu- alabaina kaleak behar ditugu gureak. Ez gara anitz baina anizkoiak gara; asko ez, askotarikoak bai. Honela eta guztiz ere, gu beti gu. Eta gugana etorri diren guztiak gu egin behar ditugu, haiek ere gu izan daitezen.
Dena ez dago gure esku, noski, bai, ordea gure esku dagoen dena egiteko nahia eta beharra eta ahala; ezinik, ostera, ez dago gure esku.
Dagigun, bada, egin; izan, garen.