A- ¡Joder tío, cómo se están pasando! // Pintxe… Pintxee!
B- ¿Pues?
A- ¿No has leído las declaraciones de Hijoputa-2, o qué? Pintxee...emango dizut, he! Etorri hona, hona, Pintxe, hona!
B- Pues no. ¿Qué ha dicho?
A- No te enteras, Ioritz, tío. Ese es peor que Hijoputa-1. Geldi, Pintxe, geldi! Etzan, Pintxe, etzan! Mira lee: “El euskera es una lengua que solo sirve para hablar con los perros”
B- ¡Qué pasada!
A- Geldi, Pintxe, Geldi!
Iñaki Segurolaren elkarrizketa hau irakurtzean (“Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo”), Sanroketan izan ohi den artzain-zakur txapelketan gure artzain gazte abarkadun dotoreki baserritarrez jantzitako ikastolako ikasle-ohiek euren or edo txakur buruargiei erdaraz (gazteleraz edo inglesez) egiten dietela gogoratu nintzen.
Eta EITBn, Gernikako pilota-lekuan euskaldun xisteralariak erdaraz (gazteleraz edo frantsesez) mintzatzen direla ere gogora zait. Eta Iparraldekoek euskaraz fitsik ez, baina gazteleraz zein ondo dakiten! Franco diktadorearen garaian, umeek ikus ez zezaten, TVE bakarrean bi erronbo ipinten zituzten, gaizki ikasi ez zegitentzat, nonbait.
Agian, adibide gaixtoetatik umeak aldenarazi behar genituzke, eta, harzara, bi erronbo ipini.