IRITZIA

Kaikuaren laudorioa

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Barañano 2023ko urt. 31a, 06:45

Beatriz Artolazabal, artxibo irudi batean. / Argia.eus

Artólazabàl andere txit gorenak eman du berriz ere hizpide. Francoren diktadurari aurka egiteko gure iskilurik onena kaikua genuela, ez besterik. Edo borladun mendigoizalea. Edo mortxilduna kaikua ote zen? Begira nondik, 36ko gudua gure gudariek agian kaikuz jantziz irabazi ahal izango zuten! A, baina Gasteizko alkategaia izan zen, jesuitek egin txosten batean oinarriturik, euskaldunek diktaduran eta geroago ere Espainiatiko indar armatuei harrera abegitsua egin ez geniela salatu zuena, beltzuri egiten genien, antza, gu menperatzera eta jazartera etorri izan ziren guardiacivilei, grisei, eta abarrei. Jakina, kaikuz jantzirik ibilten ginen eta!

Oraindik ere, horretara jarriz gero, frankistei jarki gakizkieke, kaikuz, epaile frankistei batik bat, baldin Jaurlaritzakoek asmorik eta jakiterik balute. Agian, ikusiko ahal dugu inoiz Artólazabàl dotorea ederki kaikutua.

Bada, honetan gagozenez gero, Ukrainara iskilu (eta istilu) gehiago bidali ordez, agian, EAJ-k kaiku edo mendigoizale (jertsea, ez kirolari) pila bat opari liezaieke. Hegoaldeko lau probintziotan ezetz esan genion, baina NATOk bere morroiei ondo ordaintzen omen die, eta Artzalluzen alderdia otsein zintzoen saldoan dagoenez, apurra bada ere, zerbait jasoko ahal luke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide