Maisu ona izan zuen, “Iñaxio gure patroi handia”-ren baldernako “sakela”, baina “el nacionalista de txoko” Ortuellakoak ez du, antza, asko ikasi. Haren graziarik, behintzat, ez du. Orain EAJkoak erleak direla eta EHBILDUkoak liztorrak, horra!
Aiaraldera etorriko da, gure “konpetentziak” erabiliz abere-hiltegia itxi eta gero, gure baserritarrek txahal bat saldurik hiltzeko Villarcayo, Miranda, Logroño… Espainiara joan behar dutela azaltzera.
Etor dadila ordu onean, TUBACEX-eko langileen “daño reputacional” hari esker enpresak zein hazkunde handian lortu duen ikustera, eta enpresako buruek zelako soldata ederrak irabazten dituzten.
Bide batez, Laudiora badator, zero kilometroko haragia jatera edo, Batzokira joan daiteke. Hantxe Sabino haserre bai haserre: atzo OSASUNAren jokaldia ikusteko, EITB euskaraz sintonizatu ordez (edo beharrean) Espainiako televisión erdara hutsean konektatu baitzuten, gure hizkuntzari erdeinu eta arbuio eginez.